XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sineste

Bidearen erdian naiz eta
Bihozgabeturik, hamikatua
Aintzina joaiteko kemena
Inguruko jendek ez emana.

Bainan badakit amentsetarikan
Helduko zautala
Nik bilatzen dutan
Argi zabala.

Nunahi izan nadin, iluna
Zernahi egin dezatan, huts hotza
Bertzek nahi dautaten gainera
Betirako kendu esperantza.

Bainan badakit amentsetarikan
Helduko zautala
Nik bilatzen dutan
Argi zabala.

Ez izan beldur ta ez trufa
Amentsetan euki sinestea
Idekiko duzun atea
Egonen da xoragarriena
Jakinen duzu amentsetarikan Helduko zautzula
Zuk bilatzen duzun
Argi zabala.

goiz batez

Goiz hontan erloju alu zikin horrek
Iratzarri nau erranez:
To, beha zok hire mutturrari
Eskas zaiok kopeta, nun duka?.

Tarrapataka mirailean ikus
Ah! Putas amets batetan galdu diat
Berritz lotan artzeko gogorik ez
Eta gaur atzo bezala zaut iraganen
Kopetarik gabe ez naiteke atera
Bertzen beldurra alegiazkoa begietara
Ametsaren bila joan behar naiz
Kopeta arlotua berreskuratzeko.

Hemendik aintzina harat hunatik ez
Mamuaren desegiterat nabil
Buru ezpain borroka hortan garaitu
Edo betiko ilunean bizi behar.

Itsuak egonen dire itsu
Bainan argiak erretzen gaitu
Begiak geratzen zauzkit nigar egiteko
Ezpainak alegia irri egiteko.

fantasma baten

Arrats gozo hartan
Ustegabean
Atxeman hindutan
Bai, uste ninan.

Fantasma berako
Gu biendako
Gau luze bat baino
Zer hobekio?.

Goiza etorri ze
Ohean ginen
Hi partitu hintzen
Ni egon etxen.

Bidetto bat txarra
Hautatu duna
Oroitarazpena
Neri uztea.